XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Daugin ur aldeko aurpegia, a-c alegia, ekipotentzial bat da, ezen oldar totala berdina da edonon a-c lerroan luze.

Geratzen den inguru-baldintza a-d lerroa da, berau mugako jario-lerro bat izanik.

Lerro honetako puntu guztiak zero presio oldarra dute; beraz, lerro freatikoa edo gain gaineko jario-lerroa deritzo.

Jario zedatuentzat bezalaxe, lerro ekipotentzialek jario-lerroak angelu zuzenez gurutzatzen eta karratu-eremu bat eratzen marrazten da jario-sarea.

a-d lerroaren eitea baldintza hauk betetzeko egokitzen da: (1) karratu-eremua jario-sarean barrena, eta (2) puntu arteko goiera-aldapena eta ekipotentzial bi arteko oldar totalen diferentzia berdinak izan behar dutela.

Bestela esateko, lerro freatikoan luze, ondoko ekipotentzial bi arteko distantzia bertikala (ikus 3.8 irudia) konstantea izan behar du.

a-d lerroaren posizioari parabola baten bidez hur eman dakioke.

d puntuaren kokapena irteera-baldintzen menpe dago.

Inosketa kantitatea 3.22 ekuapenaren bidez taxu daiteke.

Egonkortasun analisietan, porrot-azala izan daitekeeneko puntu berezi batzutako oldar piezometrikoa hautematzea beharrezkoa izaten da.

, puntu honetako oldar piezometrikoa 3.8 irudian erakusten da.

3.7.- Laplace-ren Ekuapena Zoluetan zeharko ur-jarioa Laplace-ren ekuapenaren bidez gobernatzen dela aipatu zen 3.6 azpiatalean.